Sin título‎ > ‎

EUSKARA BULTZATZEKO EKINTZAK

publicado a la‎(s)‎ 13 sept. 2016 9:35 por blogari txorierri   [ actualizado el 13 sept. 2016 9:38 ]
 Asteartean eta asteazkenean (irailak 13 eta 14), Mankomunitateko begirale bat pasatuko da gelaz gela, azken urteotan antolatzen duten Lukie Koiu lehiaketaren berri ematera.

Bestalde, datorren asteko ostegunean edo ostiralean (irailak 15 edo 16) Etxahun Lekue bertsolaria DBH 1. eta 2. mailetako geletatik pasatuko da "Bertsolaritza" saioen berri emateko. Aurten arratsaldeko saioetan eskainiko dira bertso eskolak

DBH 4. mailako ikasleek euskararen erabilera suspertzeko tailerrak izango dituzte datorren astean, tailer horiek Hobekuntza Planean onartutako helburuak burutzeko asmotan prestatuta daude (beste ekintza batzuen artean).