Sin título‎ > ‎

Urdaibai Bird Centerrera egin dugun bisita

publicado a la‎(s)‎ 22 abr. 2017 15:48 por blogari txorierri   [ actualizado el 22 abr. 2017 15:50 ]
"4.DBHko biologia-geologiako ikasleok Urdaibai Bird Center bisitatu genuen Apirilak 10ean. Urdaibai Bird Center naturaren museo bizia da eta jendaurrera irekita dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko. Ekipamendua bera, paduraren behatoki aparta da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen da. 

Zentroan bertan, ikerketa eta dibulgazio taldeak bildu eta koordinatzen dira, eta, horrela, bisitariak hegaztiei buruz garatzen diren proiektuen lekuko pribilegiatuak dira.

Guk hegazti desberdinei buruz hainbat gauza ikasi genituen: beraien elikadura, migrazioak, anatomia, bizilekua...eta Urdaibaiko Paduran zeuden hegaztiak behatu eta identifikatu genituen teleskopioz eta katalejoz. Ikusi ahal izan genituen hegaztien artean: Lertxuntxo zuria, Lertxun hauskara, Ubarroia, Kaioak, Ahatebasatia, Kopetazuria, Belatza, Mika, Mokozabala...."

Comments