BERRIAK 18-19‎ > ‎

HEZKIDETZATIK proposatutako ARGAZKI LEHIAKETA BERDINTASUNA lantzeko

publicado a la‎(s)‎ 17 ene. 2019 3:53 por blogari txorierri   [ actualizado el 17 ene. 2019 4:01 ]

HEZKIDETZATIK proposatutako ARGAZKI LEHIAKETA

BERDINTASUNA lantzeko

BI ATAL: Berdintasuna (GIZON-EMAKUME); Berdintasuna (LGBT).

IRIZPIDEAK parte hartzeko:

1) Txorierriko institutuko ikaslea(k) izatea

2) Berdintasuna jorratzea edota aldarrikatzea.

3) Aurpegirik ez ikustea.

4) Orijinalak izatea (norberak egitea argazki berriak lehiaketan parte hartzeko).

5) Berdintasun mota zehaztea (bietan parte hartu ahal da).

6) Argazkian bertan ezin da izena/abizena jarri baina email-ean agertu behar dira

argazkiaren egilearen izen-abizenak eta taldea (Adibidez: Josu Alberdi DBH4B).

7) Banaka zein taldeka parte hartu ahal da.

EPAILEAK:

1) “Kabia feminista” taldearen kideak (Batxilergoko eta DBHkoak)

2) Hezkidetzako kideak (Asier eta Lorena)

3) Zuzendaritzako bat

HELBURUAK:

1) Ikasleek berdintasuna lantzea.

2) IKTko baliabideak erabiltzea.

3) Ikasleen sormena jorratzea.

4) Ikasleen inplikazioa bultzatzea institutuan.

EPEA:

1) Argazkiak bidaltzeko epea amaitzen da OTSAILAK 1 (OSTIRALA) NORA BIDALI ARGAZKIAK: “kabia@txorierrihbi.com”.

OHARRA: BIDALITAKO ARGAZKIAK, WEBORRIALDEAN ETA INSTITUTUAN JARRI AHAL DIRA; IRABAZTEN DUTENAK INSTITUTUKO SARRERAN JARRIKO DITUGU,



Comments