DBH 1.2.3.4. eta Zig-eko ikasleek: SEXU HEZIKETA IKASTAROA

publicado a la‎(s)‎ 26 nov. 2014 8:26 por blogari txorierri   [ actualizado el 26 nov. 2014 8:28 ]
            Azkenengo urte hauetan DBH 1.2.3.4. eta Zig-eko ikasleek sexualitatearen ikastaroa egingo dute.  Oinarrizkoak diren konzeptuak lantzen dira; sexu eta sexualitate hitzen esanahiak argituz eta ahaztu gabe: hartu-emonak, plazerra eta ugalketa.

Ikasleen adina dela eta, gorputzean bizi dituzten edo bizi izango dituzten aldaketak ulertzeko, anatomia eta fisiologiako zenbait kontzeptu azaltzen dizkiegu gorputza kokatzeko eta hortik abiatuta, aldaketa psikofisiologikoak lantzen ditugu, betiere, autoestima suspertzeko helburuarekin.

Gorputz aldaketak eta autoestima lantzean, aniztasun sexualaren ideia azpimarratzen dugu, emakume eta gizon izateko milaka era ezberdinak daudela aipatuz neska-mutilen arteko elkar ulertzea sustatzeko.  Gizartean azken aldian gertatzen diren ezbeharren aurrean beraien arteko kolaborazioa bultzatzea ezinbestekoa da, hauxe baita sexu bien arteko elkarbizitzarako abiapuntua.

Garai honetan, teknologia berrien aurrerapena dela eta, gazteek bide ezberdinetatik informazioa lortzeko aukera izaten dute, baina askotan informazio hauek ez dira errealitatearen islada, beraz, sexuaren inguruko informazio iturrien gain aritzea garrantzitsua irizten diogu inguruan dituzten baliabideen erabilera arduratsua egiteko , guraso eta irakasleak sexu-informazio iturri baliotsu moduan azalduz.

Comments