Lukie koiu ekimena aurkeztu digute

publicado a la‎(s)‎ 24 sept. 2015 3:18 por blogari txorierri   [ actualizado el 27 sept. 2015 23:54 ]

Zer da Lukie koiu?

Txorierriko Mankomunitateak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatu duen lehiaketa da Lukie Koiu. Astero internet bidezko probak egingo dira eta puntuazio gehien batzen duten 3 bikoteak Sondikako Kultur Etxean egingo den finalera pasatuko dira eta proben bitartez sariak irabazteko puntuak lortuko dituzte.Ezetz Lukie Koiu? Animatu eta parte hartu!

AURTENGO GAIA
Euskara eta Txorierri izango dira lehiaketako gai nagusiak. Beraz, probek Euskal kultura, Txorierriko ondare linguistikoa eta historikoa eta bertoko ohiturak izango dituzte ardatz.

Comments