Sin título‎ > ‎

EZ DA SEXU ABUSUA, BORTXAKETA DA

publicado a la‎(s)‎ 10 may. 2018 5:48 por blogari txorierri   [ actualizado el 10 may. 2018 7:50 ]

La Manadaren kasuan epaileek azaldu dute haien ebazpena. Dakizuenez, hiru epailetik batek boto partikularra eman du, neska bat taldean bortxatu zuten bost gizonak absolbitzeko eskatuz. Beste biek jarri diete zigorra, fiskalak eskatu baino nabarmen arinagoa.

Eztabaidagarriak dira zigorraren iraupena eta formatua, baina benetan iraingarria epaiaren argumentazioa da: ez du bortxaketa deliturik ikusi, “abusua” baizik.

Epaiaren argumentazioarekin erasoaren ardura neskaren gain utzi du auzitegiak. Ikuspegi miopea, injustua eta matxista da eta babesgabetasun juridiko hau bera ere bada indarkeria mota bat emakumeentzat.

Comments