Gune feminista bat zabaldu dugu institutuan gaur bertan: "Kabia". Elkarrekin hitz egiteko, indarrak batzeko, feminismoaren inguruan hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko topaketa gune bat da. DBH2, DBH3, DBH4 eta batxilergoko ikasleei zabalik dago eta hurrengo topaketa apirilaren 27an (ostirala) izango da atsedenaldian. Animatzen zara?