Apirilak 30ean, asteartea, Gasteizera irteera egin zuten, Filosofia Mintegiak antolatuta, Batxilergoko 1.mailako ikasleek. Han arte eta edertasunaren inguruan filosofatzeko aukera izan zuten, abiapuntutzat Gasteizko Alde Zaharreko horma-irudiak hartuta. Ondoren ere, gogotsu jarraitu zuten, Artium Museoan, 'Filosofia, artea...eta bizitza' bisita gidatuan.Â
Martxoaren amaieran irteera izan zuten Bilbora DBHko 4. mailako ikasleek, Historia eta Geografia mintegiak antolatuta, hiriburuko iragan industriala ezagutzera. Meak, ibaiertzeko jarduera ekonomikoa eta erainkin enblematikoak bertatik bertara ezagutu eta gure historia bizia sentitzeko aukera izan zuten ikasleek! Hemen duzue irteerako argazkiekin egin diguten bideoa.