STEAM PROIEKTUA
2023/2024 IKASTURTEA
2023/2024 IKASTURTEA
Proiektuaren hasierako erronka edo helburua

Txorierri BHI ikastetxeak ofizialki eraikin berria estreinatu du 2022-2023 ikasturtean.

Eraikin berriak klimatizazio eta berogailu sistema modernoak izateaz gainera, punta-puntako teknologia instalatuta dauka:

- Berogailu sistemak Aerotermia bidezko 6 bero ponpen bitartez funtzionatzen du.
- 2 UTA (Unidad de Tratamiento de Aire) geletan dagoen airearen kalitatea murrizten denean, airea berriztatzeko helburua daukate.
Teknikarien arabera, geletako leihoak itxita mantendu behar dira efizientzia energetikoa hobetzeko.

ARAZOA: Hasiera baten, dena zoragarria dirudien arren, errealitatean ez da hori gertatzen. Kontua da, aurretiaz aipatutako klimatizazio eta berogailu instalazioak, ez daukatela kontrol sistema egoki bat instalatuta. Ikastetxean dauden irakasle eta ikasleek sarritan kexatzen dira, esanez, geletako tenperatura, hezetasun eta aire kalitatea ez direla egokiak.

HELBURUA: Txorierri STEAM proiektuaren azken emaitza ikastetxerako tenperatura, hezetasuna eta airearen kalitatea neurtzen duen neurketa estazioak diseinatzea, eraikitzea eta instalatzea izango da. Datuen parametrizazio egokia bermatzeko eta eraikin berriaren kontrol zehatza egiteko, 8 unitate edo 8 aparailu eraiki dira. Datuen parametrizazioa oinarritzat hartuta, ikastetxeko berogailu eta klimatizazio sistemak doitzea posible izango da.

Prototipoaren osagaiak
Prototipoaren osagaiak
Neurketa estazioek tenperatura eta hezetasuna neurtzen dute DHT22 sentsorearen bidez.

Horretaz gain, CO2 maila neurtzen du ppm unitatetan, MQ135 sentsorearen bidez, aireraren kalitatea neurtzeko asmoz. Gainera, RGB LED diodo bat daukagu aire kalitatearen arabera kolore ezberdinak egiten dituena. Koloreak hauek dira:

- Maila egokia (BERDEA): Aire kalitate egokia, CO2 maila 400-800 ppm (partes por millón) bitartean.
- Maila onargarria (HORIA): Aire kalitatea kutsadura gutxi/nabariarekin, CO2 maila 800-1500 ppm bitartean dagoenean.
- Maila kaltegarria (GORRIA): Aire kalitatea kutsadura handiarekin, CO2 maila 1500 ppm baino handiagoa denean.
Aipatutako aldagaiak LCD16x2 display batetan irakurri ditzakegu unehoro.

Guzti hau Arduino R4 WIFI bidezko plakarekin kontrolatzen dugu. Plaka hau azken bertsioari dagokio, eta zenbait abantaila ditu. Horien artean WIFI bidezko konexioa daukagu. Honenbestez, unitate bakoitzak neurtutako parametroak eguneko 24 orduetan jasotzen ditugu eta datu base batetara igortzen ditugu, www.thingspeak.com deituriko web orrialdera. Datu base honek emandako informazioa, ikastetxean etorkizuneko inbertsioak egiteko justifikazioa izango da.

Hori gutxi izango balitz, Arduino R4 kapaza da internetera konektatu eta ordulari eta data errealarekin sinkronizatzeko. Funtzio hau baliagarria izango da LCD pantaila eta RGB Diodoa bakarrik eskola orduetan piztuta egon daitezen eta ez gainerako orduetan. Hala ere, tenperatura, hezetasuna eta CO2 aldagaien erregistroa eguneko 24 orduetan burutuko da.

Ondorioak eta etorkizuneko inbertsioak
Ondorioak eta etorkizuneko inbertsioak
Unitate hauek Txorierri ikastetxeko gela barruan jarriko direla.

Bertan, muturreko tenperaturak jasotzen badira (>28ºC), ez-ohiko hezetasunak (>%85), aire kutsadura askotan errepikatzen bada (>1500ppm), NEURRIAK hartu behar izango dira. Adibidez:

- Ikasgelak eguzkitik babesteko toldo, kortinak,...(MERKEA)
- Eraikinaren ekialdeko fatxadan, mendebaldeko fatxadan daukagun bezala, malla metalikoa instalatu daiteke eguzkitik babesteko (GARESTIA)
- Airea berriztatzeko haizagailuak erosi (MERKEA).
- Airea berriztatzeko, aire girotu sistema instalatu. Honek makina berri erosteaz gain, dagoeneko dauden hodi sistema diametro guztiak handitzea ekarriko luke (OSO GARESTIA).
Proiektuaren posterrak
Proiektuaren posterrak

Proiektuaren bideoak
Proiektuaren bideoak

'Thingspeak' kanal publikoen estekak
'Thingspeak' kanal publikoen estekak
Ekialdeko gelak (1.solairua): https://thingspeak.com/channels/2534429
(alde beroa): https://thingspeak.com/channels/2534431
Ekialdeko gelak (2. solairua): https://thingspeak.com/channels/2534436
(alde beroa): https://thingspeak.com/channels/2534430
Ekialdeko gelak (3. solairua): https://thingspeak.com/channels/2534434
(alde beroa): https://thingspeak.com/channels/2534437
Mendebaldeko gelak (0. solairua irakasle gela): https://thingspeak.com/channels/2534439
(alde freskoa)
Mendebaldeko gelak (1. solairua irakasle gela): https://thingspeak.com/channels/2534438
(alde freskoa)
Argazkiak
Argazkiak