BATXILERGOA - EZOHIKO AZTERKETAK /// BACHILLERATO - CONVOCATORIA EXTRAORDINARIA
Maiatzaren 17a, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 17a, Birziklapenaren Mundu Eguna
Birziklapenaren Mundu Eguna da gaur, maiatzaren 17a. Hori dela eta, ikasletxeko Agenda 30 proiektua kideek eta DBHko delegatu berdeek birziklapena sustatzeko koloreaz margotu dituzte patioko edukiontziak. Helburua, edukiontzi bakoitza argiago identifikatuta izatea. Gogoan har dezagun, plastikozko hondakinak edukiontzi horira bota behar ditugula, papera urdinera eta errefusa grisera. Denon artean lortuko dugu inguru garbiagoa izatea, ziur, baietz!
LGTBIQ+ harrotasun eguna antolatu du Kabia gune feministak , maiatzaren 11an, ikastetxean. Egitarau oparoa antolatu dute bilguneko lagunek eraikin zaharreko gimnasioan osteguneko astedenaldiarako. Musika, dantza... ez dira faltako! Hurbil zaitezte, beraz!
Abenduaren 2an bukatu zen Euskaraldiak 15 egunetarako proposatzen zigun ariketa. Guk gogora ekarri nahi dugu Euskaraldiak eman eta utzi diguna. Institutuan, Euskaraldiaren aurkezpenaren irudi zoragarri hauek partekatu nahi digutu zuekin. Eskerrik asko ekimenean parte hartu zenuten irakasle eta ikasle guztioi! Bejondeizuela!
Hedatze programako antzerki-tailerrean, Hipatiaren bizitza ari dira lantzen egunotan gure ikasleak. Zientzialari eta filosofo greziarraren bizitza ahalik eta ondoen azaltzeko eta jasotzeko, argazkiak erabiltzera doaz. Abenduaren bukaeran, egin duten lan mardularen argazki-erakusketa antolatuko dute ikastetxean. Guk, eguna iristean, erakusketa ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Ez galdu aukera! Hona hemen egiten ari diren lanaren lagin bat: