FAQ - Ohiko galderak EUSKARAZ

1.  Ordenagailuak ikasleen jabetzakoak dira?

Ez, ordenagailuak ez dira ikasleen jabetzakoak. Hori bai, ikasteko tresna izango dira ikaskuntza-prozesuan. Horren ondorioz, ikasleak ikastetxea uzten duenean, hezkuntza-aroa aldatzen duenean edo ordenagailuaren renting-aldia amaitzen denean, ikasleak ordenagalua ikastetxeari itzuli beharko dio. Bestela, zigorra izango du.

 Renting-eko 4 urteak amaitzen direnean, Sailak ordenagailuak itzuli behar dizkio hornitzaileari.

 


2.  Ikasleek Nola zaindu behar dituzte ordenagailuak?


Ordenagailua ikaslearena ez bada ere, berea balitz bezala zaindu eta leku seguruan eduki behar du. Gainera, ikastetxetik kanpo erabiltzen denean, wifi sare seguruetara konektatuko da soilik.

Gaizki (pantaila apurtuta, teklatuan likidoak isuriz, manipulazio desegokia eginez, ..) erabiliz gero, galduz gero edo-ebatsiz(indarkeriarik gabeko lapurreta) gero, familiak zigor bat ordaindu beharko du.

Ordenagailuaren zatiren bat gaizki erabiltzeagatik hautsi bada, konponketa (edo hondar-balioa, konponketarik izan ezean) familiak ordaindu beharko du.

Ordenagailua galdu bada, familiak ordenagailuaren hondar-balioa ordaindu beharko du gertakariaren egunean kontuan hartuz.

 

 

3.  Ikasleek eraman dezakete ordenagailua etxera?


Bai, etxera eraman dezakete ordenagailua. Ikasleen ardura da egunero eskolara bateria kargatuta ekartzea, hezkuntza-jardunaldi osoa iraun dezan. Oporretan ere etxean eduki ahal izango dute.

 


4.  Ikasleek aplikazioak instala ditzakete ordenagailuetan?


Ez. Ez du programarik instalatuko lokalean eta ez du software-aldaketarik egingo ikastetxeko informatika-arduradunaren baimenik gabe. Aplikazioak, normalean ON LINE erabilerarako, ikastetxeko arduradunak zabaldu/instalatuko ditu ordenagailuetan, hezkuntza-ingurunea administratzeko kontsolaren bidez. 

 


5.  Ikasleek datuak gorde ditzakete ordenagailuetan?


Datuei dagokienez, hezkuntza-prozesuarekin lotutako eduki guztiak ikasleek hodeian gordeko dituzte. Ez lukete ezer gorde behar lokalean, edozein unetan dena ezabatu bailiteke fabrika-balioetara lehengoratzeagatik. Halaber, ezin izango dute inolako informazio pertsonalik (argazkiak, bideoak, ..) gorde bertan.

 

 

6.  Ikasleek informatika-denda batean ordenagailua handitu edo konpon dezakete? ¿Ikasleak karkasa aska dezake ordenagailutik?


Ez. Ordenagailu horiek bermea dute, eta hornitzaileak baino ezin ditu manipulatu. Beste bide batzuetatik manipulatzen bada, bermea galduko da. Egoera hori gertatzen bada eta ordenagailua hondatzen bada, erabilera txartzat hartuko da eta zigortu egingo da.


7. Ikasleek (familiak) uko egin diezaiokete materialari?

Familiak uko egin nahi badu, materiala baztertzeko akta sinarazi beharko zaio familiari, eta, bertan, datozen 4 urteetan materialik ez zaiola emango adieraziko zaio.


8. Zer gertatzen da ordenagailu bati Renting aldia amaitzen zaionean (edo institutua uztean)?

Ordenagailu baten Renting-eko 4 urteko aldia agortzen denean (edo institutuan uztean), enpresak ordenagailua erreklamatuko du, eta ikastetxeak ikaslea ikastetxera itzultzeko agintzen dio. Ikasleak ekipoa ikastetxeari ematen dionean, eta hura pizten duela eta kanpoko haustura aipagarririk ez duela aztertu ondoren, itzulketa-akta sinarazten dio.

Renting enpresak automatikoki jasoko du ordenagailu zaharra eta modernoago bat emango du, betiere ikasleak ikasketekin jarraitzen badu.