Institutuko ekintzak
2022/2023 IKASTURTEA
2022/2023 IKASTURTEA
ABENDUA
Batxi 1eko ikasleak Zumaian
Abenduaren 19an, Batxilergoko 1. mailako Biologia eta Geologiako ikasleak Algorriko Interpretazio Zentroan egon ziren. Bertan tailer ezberdinak egin zituzten gure inguruko geologia ezagutzeko eta Zumaiako Flysch-a bisitatu zuten.
Filosofia astea Txorierri BHI Institutuan
DBH1eko ikasleak Enkarterri museoan
Gabonetako oporrak hartu aurreko astean, Enkarterri museoan izan ziren DBH1eko ikasleak. Ikasleek, jarduera esperimentalen bidez, Historiaurreko gizarteetara hurbildu eta orduko baliabideak lortzeko prozesuak ezagutu zituzten.
EUSKARALDIA GOGOAN
Abenduaren 2an bukatu zen Euskaraldiak 15 egunetarako proposatzen zigun ariketa. Guk gogora ekarri nahi dugu Euskaraldiak eman eta utzi diguna. Institutuan, Euskaraldiaren aurkezpenaren irudi zoragarri hauek partekatu nahi digutu zuekin. Eskerrik asko ekimenean parte hartu zenuten irakasle eta ikasle guztioi! Bejondeizuela!

ANTZERKI TAILERRA (Hedatze)
Hedatze programako antzerki-tailerrean, Hipatiaren bizitza ari dira lantzen egunotan gure ikasleak. Zientzialari eta filosofo greziarraren bizitza ahalik eta ondoen azaltzeko eta jasotzeko, argazkiak erabiltzera doaz. Abenduaren bukaeran, egin duten lan mardularen argazki-erakusketa antolatuko dute ikastetxean. Guk, eguna iristean, erakusketa ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Ez galdu aukera! Hona hemen egiten ari diren lanaren lagin bat:
AZAROA
EUSKARAREN EGUNA : elkarrizketa musikatua
Euskaraldiari amaiera emateko eta Euskararen eguna ospatzeko, DBH1eko ikasleek Elkarrizketa musikatua izan zuten, azaroaren 29an, Gurea aretoan. La Pulga eta La Basu artistekin elkartu eta burubelarri murgildu ziren proposatutako ekintzetan.

EUSKARALDIA BADATOR!!
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra, martxan ipini aho eta belarri!!



Azaroak 25: INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA
DBH1eko IKASLEAK ELORRITXUETAN
DBH1eko ikasleak arazoaren 8an Elorritxuetara egindako irteeraren laburpen bideoa.

INGETEAM enpresaren hitzaldia
Maria Larrinoaren eskutik, ikasleek INGETEAM enpresari buruzko informazio zabala jaso zuten: besteak beste, enpresaren lan eremu edo sektoreak, antolakuntza, enpresaren bilakaera azken 20 urtetan, munduan zehar dituzten instalazioak, zerbitzuak, ikasleen perfila lanean hasteko beraien enpresan...
Kultura Zientifikoa eta Mikrobiomic enpresa
Ostiralean, Azaroak 18-an, Kultura Zientifikoa ikasgaiko 10 ikaslek, Parke Teknologikoan dagoen BIC Bizkaia enpresa topagunean, Mikrobiomic enpresa ezagutzeko aukera izan zuten. Enpresa horretan medikamendu berriak sortzeko ikerketak egiten dituzte.
DBH1eko IKASLEAK ELORRITXUETAN
DBH1eko ikasleak arazoaren 8an Elorritxuetara egindako irteeraren laburpen bideoa.

URRIA
Atsedenaldi aktiboak
Atsedenaldi Aktiboen barnean Txukuntasuna lantzen hasi gara.Eguaztenero bagilak (ekainak) arte, 1. eta 2. DBHko ikasleek atsedenaldiko txokoak txukun mantentzeaz arduratuko dira. Eguazten bakoitzeko gela batek hartuko dau ardura hau. Bideo honen bitartez erakutsi gura dogu erratza erabilteko "teknika".
