4. mailako lanbide jarduerako ikasleak Elhuyar zientzia lehiaketa
Gure 4.mailako Lanbide jarduerako ikasleek Elhuyar Zientzia Azoka-n parte hartu dute, ilusioz eta lan handiarekin. Bertan, “Jasangarritasunerako pH kit-a” proiektua aurkeztu dute, ingurumenaren zaintzan laguntzeko tresna praktiko gisa. Esperientzia aberasgarria izan da, zientzia eta jasangarritasuna uztartuz.
GATAZKA ARMATUAK DBH2ko IKASLEEKIN
2DBHko ikasleek gatazka armatuak, Palestinako gerra eta munduko beste egoera batzuk landu dituzte. Horretarako, eskoletako saio batzuk "Komunitaterako proiektuak" arloan eman dituzte, tutoreekin.
Azken urratsa kartel batzuk egitea izan da, ikasi dutena adierazteko eta lehiaketa batean parte hartzeko.
TXORIERRI BHIn KUBAREKIN ELKARTASUNA
Txorierri institutuan elkartasun ekimen bat jarri zen martxan Kubako herriari laguntzeko. Gaur egun, herrialdeak gabezia handiak ditu oinarrizko horniduran, eta egoera horrek zuzenean eragiten die milaka familiari. Institutuko langileok zein ikasleek oinarrizko produktuak ekarri ditugu, herrialde horretara helaraz ditzaten.
Kubak urte luzez nazioarteko elkartasun eredugarria erakutsi du, besteak beste, medikuak munduko hainbat lekutara bidaliz, baina gaur egun bera dela laguntza behar duen herrialdea. Horrelako ellartasun ekimenak institutuan egiten jarraitzea espero dugu.